Patchwork lanak ikusteko aukera, gaur eta bihar

Kronika - Erredakzioa 2014ko mai. 10a, 02:00

Ostegunean zabaldu zituen ateak patchwork erakusketak eta lehenengo momentutik gerturatu zen jendea kultur etxera, batez ere, estatu frantsesetik etorria. Astigarragako patchwork taldeak azken bi urte hauetan egindako lanak daude ikusgai bertan: koltxak, tapizak, poltsak, apaingarriak... Gaur eta bihar ere izango da aukera erakusketaz gozatzeko. Ordutegia: 11:00-13:30 eta 16:00-20:00. Herritarrei gonbitea luzatzen diete bertaratzeko. Gainera, bi koltxa ere zozketatuko dituzte. Euro batean daude txartelak salgai eta bihar bertan aterako da irabazlea. Argazki gehiago, behean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!