Amhereko kide diren Amina eta Aita senegaldarrak gaurko eguna iristeko desiatzen daude, aukera ederra baitute beraien jaioterriko zaporeak gainontzeko herritarrekin konpartitzeko. Kronikari aitortu diotenez, Senegalen bizi zirenean ez zuten sukaldea askorik zapaltzen: «etxetik kanpo gaudenetik sukaldatzen ikasi behar izan dugu». Hala, orain gutxi errekuperatu eta ikasi dituzte beraien kulturaren parte diren zenbait errezeta.
«Senegalen ez genuen askorik sukaldatzen. Orain hasi gara errezetak errekuperatzen.
Errezeta erraz erraza
Plater horietako bat da Thriakyena. Amherren gaurko jaialdi gastronomikoan aurkituko dugun gozoetako bat dugu hau eta senegaldarrek diotenez, «orokorrean, Ramadan garaian prestatzen dena». Prestaketa erraza du, edonork bere etxean egiteko modukoa.
Hasteko, zerealak uretan hamar minutuz utzi behar dira; gero, bol batean jarri eta gurinezko goilarakada txiki batekin nahastu egiten dira. Azkenik gehitu behar dira jogur greko bat, azukrea, mahaspasak, birrindutako kokoa, vainilla-esentzia eta txikitutako platanoa. Dena poliki-poliki nahastu eta on egin, thriakyak prest daude!