«Salteinak hamaiketako bezala jaten dira, normalean»

Kronika - Erredakzioa 2014ko mai. 11a, 02:00

Festa gastronomikoaren ha­marg­arren edizio honetan Eli­sa eta bere herrikide bo­li­via­rrek jaioterrian hain tipikoak diren salteinak prestatuko dituzte. Elisak berak dioenez, «Boliviako erdialdean kokatua dagoen Cochabamba hiriko merkatuan ohikoa da eta hamaiketako bezala jaten da normalean». Bertako jaki batekin konparatu beharko balitz, hemengo enpanadilen antza izango lukete.

Salteinak bertako jaki batekin konparatu beharko banituzke, enpanadillen antza dutela esango nuke

Nola prestatu?
Salteinen prestaketa egun bat lehenago hasten da. Hasteko, masa bat egiten da gurina, azukrea, irina, olioa eta ‘achiote’ izena duen espezieak erabiliz. Masa hozkailuan utzi behar da gau batez. Jigotea, masa betetzeko nahasketa ere, egun bat lehenago prestatu behar da: oilaskoa, haragia, patata egosia, tipula eta ilarrak beharko dira rellenua pres­tatzeko.
Elaborazioak hurrengo egunean du segida. Hozkailu­an dugun masa jigotearekin, azei­tunekin eta aurrez egosi­tako arraul­tzekin beteko dugu. Enpanadila gisa itxi, laberatu eta jateko prest aterako ditugu!

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!