Ereñotzuko auzotarrak Aranora igo ziren, azken lau urtetako ohiturari hutsik egin gabe. Bizikletan 20 lagun abiatu ziren, bakoitza bere erritmoan. Igoeran tropela hiru zatitan banatua geratu zen, aurrean dana eman zutenak, erdian tropel nagusia, eta atzean paseo giroan joan zirenak, bide bazterreko bizilagunak agurtzen. Aranora iristen aurrena Mikel Otegi izan zen, 37,50eko denborarekin; bigarrena Unai Erroizenea izan zen eta hirugarrena Angel Pikabea. Eguerdian, bai bizikletaz igo zirenek, eta baita bertara urbildu zirenek elkarrekin bazkaldu zuten Kontsejuan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!