Gipuzkoako 1go mailan jokatzen zuen taldeak bigarren mailan jokatuko du datorren denboraldian, sailkapeneko azken hiru taldeak jaisten baitira mailaz. Internacionalen aurka 43-64 galdu zuen azken partidua eta 12garren postuan bukatu du denboraldia. Akenean ezin izan diote mailari eutsi, baina talde oso gaztea izanda, zaila zen, eta orokorrean denboraldia ez dela txarra izan azpimarratu dute.
Bestalde, nesken taldeko Oihana Arzallus eta Leire Izagirre azpitxapeldun geratu dira Leonen. Unibertsitateen arteko Espainiako txapelketan hartu dute parte EHU-UPVrekin eta 60-57 galdu zuten finala UCAMen (Murtzia) aurka.
Horrez gain, Mundarrok hitzarmena sinatu du Gipuzkoa Basketekin (beste 15 klubek ere bai), elkarlanean aritzeko eta saskibaloia bultzatzeko. Horrekin lotuta, Axier Zabaleta klubeko presidentea palkoan egon zen igandean, gonbidatu gisa, Gipuzkoa Basket eta Zaragozaren arteko lehian.