Diru laguntzak eskatzeko epea zabalik dago

Kronika - Erredakzioa 2014ko mai. 3a, 02:00

Eskaerak maiatzaren 12rako aurkeztu behar dira, udaletxeko erregistroan edo kultur etxean. Informazioa eta bete beharreko orriak ere bertan eskatu daitezke edo www.astigarraga.net webgunetik jaitsi.

Udalak diru laguntzen deialdia egin du, Kultur eta Jaien arloan alde batetik, eta Euskera eta Hezkuntzarenean, bestetik. Diru laguntzetarako, honako kopuruak daude: Kultur arloan, 14.303 euro; Euskera eta Hezkuntza arloan, 12.000 euro; eta Jaien arloan, 23.000 euro.
Eskaerak maiatzaren 12rako aurkeztu behar dira udaletxeko erregistroan edo kultur etxean. Informazioa eta bete beharreko baldintzak eta orriak ere bertan eskatu daitezke edo www.astigarraga.net webgunetik jaitsi.

10 baldintza
Denera, 10 baldintza bete behar dira eta hauek dira horietako batzuk: Euskeraren erabilera irizpideak betetzea (18 urtez azpikoentzako jarduera guztiak euskera hutsez izatea eta gainontzekoetan euskeraren erabilera bermatzea; mezu idatziak euskeraz idaztea edo bi hizkuntza ofizialetan bada, euskerari lehentasuna ematea; ahozko komunikazioan, euskera hutsa erabiltzea, edo bi hizkuntza ofizialetan bada, euskerari lehentasuna ematea); berdintasunari buruzko printzipio orokorrak betetzea eta hizkuntzaren eta irudien erabilera sexistarik ez egitea; hondakinen ordenan­tzak jasotakoa betetzea...

Bi zatitan ordaindu
Urtero egiten diren jarduerei gutxienez aurrekontuaren %50a ziurtatuko zaie, kopurua, 2013an jarduera bererako emandakoa baino gehiago ez bada. Portzentaje hori %100 arte igo liteke, hainbat irizpide kontuan hartuta. Irizpide horien arabera, 10 puntu baino gutxiago lortze duen jarduera ez da diruz lagunduko.
Diru laguntza bi zatitan ordainduko da: %70a diru laguntza onartutakoan eta gainerako %30a jarduera egin eta agiriak aurkeztean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!