Aurreko bi urteetan egin bezala, Ilar Eguna antolatu dute aurten ere. Maiatzaren 12an aurkeztuko dute eta hilaren 15etik 18ra ekintza ugari izango dira, ilarrarekin lotuta: pintxo-potea, ilar-afariak, bisita gidatuak... Eta azken egunean, ilar azoka berezia egingo da Foru plazan.
San Isidro, baserritaren eguna ere ospatuko da hilaren 15ean. Ohitura den bezala, egun osoko egitaraua prestatu du Goldea elkarteak: Xapre trikitixa, prozesioa, idi probak, bazkaria baserritar zaharrak omenduz...
Zamalbide-Bentak auzoan, hiru eguneko festa
Zamalbide-Bentak auzoan, San Isidro jai ederrak prestatu dituzte, hiru egunez. San Isidro Egunean, meza, txupinazoa, bertsolariak, bazkaria eta idi probak izango dira, besteak beste. Bigarren egunean, Haur eta Gazteen Eguna prestatu dute, eta bukatzeko, Jubilatuen Eguna.
Aniztasunaren Astea
Azpimarratzeko ekintza gehiago ere izango dira hilabete honetan. Aipatzeko, Aniztasunaren Astea izango da hilaren 19tik 24ra. Bestalde, Gipuzkoako sei musika eskoletako 100 ikaslek bat egingo dute hilaren 10ean, Astigarragan, pop-rock topaketan. Hurrengo egunean, berriz, 80 urtetik gorako astigartarrei omenaldia egingo zaie.
Horrez gain, Astigartek urteroko pintura erakusketa antolatu du hilaren 17an. Ikasturtean zehar egindako lanak egongo dira ikusgai. Kontzertu ederrak ere eskainiko dituzte Hernaniko Musika Bandak, eta Aiztondo eta Telleri abesbatzek.
MAIATZEKO KULTUR AGENDA
Bihar:
Plaza Dantzak, 12:00etan, Joseba Barandiaran plazan. Dantzaldi gidatua Astigar dantza taldearen eskutik.
Maiatzak 5-10:
Erakusketa, ‘Elkar ezagutzetik, elkar aitortzera’. Astean zehar kultur etxean, (09:00-13:00/15:00-20:00) eta larunbatean Joseba Barandiaran plazan. Bai Euskal Herriari elkarteak antolatua. Erakusketa honen helburua da mapetan aurkitu ezin dena agerian uztea.
Maiatzak 8, osteguna:
Ipuin ordua, ‘Dar-dar? kar-kar!’: 17:45etan, 3 -5 urteko haurrentzat, eta 18:15etan, 6-9 urteko haurrentzat, kultur etxean. Ipuin-kontalaria: Maite Franco.
Maiatzak 8-11:
VII. Patchwork erakusketa, ostegun eta ostiralean, 16:00-20:00, eta larunbat eta igandean, 11:00-13:00/16:00-20:00, kultur etxean. Astigarragako patchwork taldeko kideek egindako lanak egongo dira ikusgai. Bi ohe tapaki ere zozketatuko dira.
Maiatzak 10, larunbata:
Pop-rock topaketa, 17:00-20:30, Foru plazan. Gipuzkoako sei musika eskoletako 100 ikasle inguruk hartuko dute parte. Tartean izango dira Astigarragakoak.
Maiatzak 11, igandea:
Omenaldia, 80 urtetik gorako astigartarrei, Foru plazan. Ekitaldia 09:30etan hasiko da Txirriskla txistularien dianarekin. 12:30etan, meza, eta ondoren, Aiztondo abesbatzaren eta Astigarren dantza taldearen emanaldiak. 14:30etan, bazkaria, Gure Izarran.
Maiatzak 15, osteguna:
San Isidro jaia, Foru plazan.
-Xapre trikitixa, 09:30etan.
-Prozesioa, meza eta ondoren hamaiketakoa, Gure Izarra elkartean. 10:00etan hasiko da prozesioa.
Goizean zehar, Astigarragako baserrietako barazkien erakusketa.
-Idi probak: Kantabriako eta Bizkaiko idi pareak 3.200 kiloko harriarekin. 12:30etatik aurrera.
Egunean zehar, Andoni Egaña eta Sebastian Lizaso bertsolariak.
-Bazkaria eta baserritar zaharrei omenaldia, Gure Izarra elkartean, 14:30etan.
Maiatzak 15-18
San Isidro jaia, Zamalbide-Bentak auzoan.
-Maiatzak 15 osteguna,
San Isidro Eguna:
11:45, San Isidro zaindariaren ibilaldia elizaren inguruan.
12:00, Herri meza.
12:45, Txupinazoa eta salda eliz atarian.
13:00, Bertsolariak: Sustrai Colina eta Nerea Elustondo.
14:00, Lagun arteko bazkaria, auzolan elkartean. Erreserbatzeko: 696 429 884 eta 650 438 616.
18:30, Idi probak. Illarreta aita-semeak eta Matxain aita-semeak.
Maiatzak 17 larunbata,
Haur eta Gazteen Eguna:
10:30-13:30, Haur jolasak eta tailerrak Perurenako frontoian.
13:30, Haur bazkaria Auzolan elkartean.
14:30, Puzgarriak Perurenako frontoian.
15:30, Apar festa frontoiaren kanpoko aldean.
16:00, Mus Txapelketa Auzolan elkatean.
17:00, Txokolatada bizkotxoekin.
20:30, Afari herrikoia, Modestoren musikak girotuta. Txartelak salgai: Zamalbide, Frantxilla Zaharra edo 637 781 772/656 765 482.
Maiatzak 18 igandea,
Jubilatuen Eguna:
12:00, Meza.
13:00, Salda eta bertsolariak eliz atarian: Millan Telleria eta Beñat Lizaso.
14:00, Jubilatuen omenaldiko bazkaria musika eta bertsolariekin girotua Auzolan elkartean.
18:00, Pelota festa. Sarrera, 8 euro.
- Jubenilen partidua: Fernandez-Arzallus (Errenteria)/Jauregi-Arzallus (Oiartzun).
- Ondoren: Mikel Goñi-Aranburu/Jauregi-Urruzola.
Maiatzak 15-18:
III. Ilar Eguna.
-Maiatzak 12, astelehena: Aurkezpena udaletxean.
-Maiatzak 15, osteguna, Rallye/pintxo-potea herriko tabernetan. Bertan, puntuak emateko txartelak egongo dira eta azoka egunean pintxo irabazlea aurkeztuko da.
-Maiatzak 16, ostirala: Solasaldi-eztabaida irekia (Work-Shop) kultur etxean. Ilar kalitataren inguruan ariko dira ekoizle, baserritar eta sukaldariak.
Ilar afariak, herriko jatetxeetan.
-Maiatzak 17, larunbata: Bisita gidatuak ilar baratzetara, eliza atzeko lorategitik abiatuta (10:30-11:30-12:30).
-Maiatzak 18, igandea: Ilar Azoka berezia Foru plazan (10:00-14:00): Euskal Herri osoko produktuak, sukaldaritza lehiaketa, dastaketa, familientzako jokoak...
Maiatzak 17, larunbata:
Pintura erakusketa, 09:00-14:00, Joseba Barandiaran plazan. Astigarte pintura elkarteak ikusgai jarriko ditu ikasturtean zehar egindako margolanak.
Haurrentzako pintura tailer irekia izango da, 11:00-13:00.
Maiatzak 18, igandea:
- Dasti ipuin kontalaria, 11:00-13:30, Sagardoetxean. Museoen Nazioarteko Eguna denez, Sagardoetxeko bisitak eta museorako sarrerak dohainik izango dira egun osoan.
- Kontzertua, 13:00etan, Foru plazan. Hernaniko Musika Bandaren emanaldia izango da.
Maiatzak 18-24:
Argazki erakusketa: ‘Sagastiak loretan eta ardiak larretan’. Igandean: 11:00-13:30. Beste egunetan: 11:00-13:30/16:00-19:30. Sagardoetxea, Igartubeiti, Gaztaren Interpretazio Zentroa eta D’Elikatz museoek argazki lehiaketa antolatu dute Facebook-en eta bidalitako argazki guztiak egongo dira ikusgai.
Maiatzak 19-24:
Aniztasun Astea.
- Argazki erakusketa herriko tabernetan.
- Maiatzak 24, larunbata: Hainbat herrialdetako musika kontzertu (12:00/19:00) eta janari erakusketa (12:00), Joseba Barandiaran plazan: Kolonbia, Nikaragua, Argentina, Errumania, Maroko, Txina, Mexiko, Ekuador...
Gaiaren inguruko hitzaldiak eta proiekzioak ere izango dira.
Maiatzak 20, asteartea:
Munduko emakumeak zubi lana egiten, 18:00-20:00, kultur etxean. Astigarragako kultur desberdinetako emakumeen topaketa.
Maiatzak 24, larunbata:
Kontzertu antzeztua, 12:30etan, Sagardoetxeko sagastian. Donostia 2016ko Olatu Talka ekimenaren barruan hartuko dute parte: Musika Eskolako biolin taldeak eta Iratzar abesbatzak, Astigar dantza taldeak eta Astigarragako antzerki eskolako haurrek.
Maiatzak 26, astelehena:
Literatur Solasaldia, ‘Todo lo que hay’ liburuaz ariko dira, 19:30etan, Liburutegian. Jorge Carrerok zuzenduko du, gaztelaniaz.
Maiatzak 27, asteartea:
Zine foruma, ‘El viaje de Bettie’ 18:00etan, kultur etxean. Doan.
Maiatzak 29, osteguna:
Haurren bertso jaialdia, 17:30etan, Kiroldegian. Ikastolako 5. eta 6. mailako ikasleak ariko dira bertsotan.
Maiatzak 31, larunbata:
Abesbatzen emanaldia, 19:30etan, Andre Maria elizan. Errenteriako Telleri eta Astigarragako Aiztondo abesbatzen emanaldia.
Laburrak
- KZ Gunea: dinamizatzailea maiatzaren 5 eta 19an egongo da, 09:00-13:00.
- Musika Eskolan ate irekiak eta antzerki pedagogikoa maiatzaren 17an, 11:00etan. Antzerkiaren bidez, instrumentuen aurkezpena egingo da.
- Eira taldearen kontzertua, maiatzaren 17an, 19:30etan, Sagardo plazan.
- Musika Eskolan, matrikulazioa: maiatzaren 19 eta 20an, 10:30-20:00, eta internetez, maiatzaren 19tik 23ra.