Euskal Herriko bufandarik luzeena, matxismoaren aurka

Kronika - Erredakzioa 2014ko mai. 3a, 02:00

Berdintasun Sailak jarri du abian proiektua. Helburua da elkarte edo pertsona bakoitzak bufanda zati bat egitea, genero indarkeriaren aurkako mezuak zabalduz, eta azaroaren 25ean zati guztiak elkartzea.

Genero indarkeriaren eta ma­txismoaren aurka, Euskal Herri­ko bufandarik luzeena egiteko asmoz, proiektu bat jarri du abian Udaleko Ber­din­tasun Sailak, Harituz elkartearen eta Haurralde Funda­zioa­ren lagun­tzarekin. Ekimen ho­netan, edozein pertsona, talde edo elkartek hartu dezake parte. Kontua da, 30 cm zabaleko bufanda zati bat egitea, bertan nahi den mezua zabalduz, genero indarkeriaren aurka. Biltzen diren zati guztiak elkartu egingo dituzte azaroaren 25ean, hau da,  Ema­kumeen­ganako Indarke­riaren Aurkako Egunean. Zati guztiak elkartuta, bufanda artistiko bat osatuko da.

Munduko 25 herrialdetara zabaldua
Proiektua pixkanaka ari da zabaltzen. Dagoeneko munduko 25 herrialdetako elkarte desberdinek parte hartuko dutela azaldu dute eta oso erantzun ona izaten ari dela diote arduradunek. Herriko eta inguruko herritar eta elkarteekin ere jarriko dira harremanetan: «Helburua da, ahalik eta jende gehienak parte hartzea», azaldu dute. Harituz elkarteak dagoeneko egin du 280 cm-ko bufanda.

Zatiak, kultur etxera
Egiten diren zatiak kultur etxean utzi daitezke edo beraiekin harremanetan jarrita, bidal­tzeko aukera dago.
Horrez gain, azaldu dute, parte hartu nahi bai, baina puntua egiten ez dakienari ere erakutsiko diotela Harituz elkarteko kideek. Asteartetan elkartzen dira kultur etxean, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara.
Artilerik gabe geratzen ari direla ere azaldu dute eta dei egiten diete herritarrei zati batzuk uzteko kultur etxean.
Informazio gehiagorako: facebooken (madejas contra la violencia sexista) edo 630 678 474.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!