Urtero bezala, zaharrei omenaldia egingo diete igandean, Udalak, Astigar taldeak eta Gure Izarra elkarteak. 80 urtetik gorako astigartar guztiak gonbidatu dituzte omenaldira; 200dik gora. Aurten, 34garren aldiz egingo da ospakizun hau. Ohi bezala, eguneko festa izango da eta besteak beste, ospakizunaren parte izango dira: txistulariak, txaranga, meza, dantza, abesbatza, bazkaria...
EGITARAUA
09:30, Txirriskla Txistulari Taldea.
11:30, Txaranga.
12:45, Meza pelotalekuan.
13:30, Astigar Dantza Taldea, Aiztondo Abesbatza eta Txaranga.
Ondoren, bazkaria Gure Izarra elkartean.
Bazkal orduan, Alberro anaiak ariko dira soinuarekin.
Ondoren, amona eta aiton
bakoitzari opari bat emango zaie.