Haur Eskolaren eta ondoko eraikinaren artean umeek jolasteko zuten eremua egokitu du Udalak. Hesia txukundu eta zorua aldatu du. Zuzeneko irteera bat ere egin du Haur Eskolatik jolastoki honetara. Horrez gain, toldoa eta barne komunikazio sistema berritu dituztela azaldu dute. Eta gogorarazi dute, aurreko fase batean, Murgiako umeen parkearen lurra ere egokitu zela, herriko ume guztiek erabiltzeaz gain, Haur Eskolak bere jardueretan ere parke hori erabili zezan. Lanek, 16.457 euroko kostua izan dute. Udalak adierazi du, hartutako konpromisoa bete duela, Azpiegitura eta Zerbitzuen parte hartze prozesuan eskatutakoari erantzunez, Haur Eskolari lotuta.
Bestalde, Haur Eskolan matrikulatzeko epea zabalik dago. Asteazkenean bukatuko da. Informazio gehiago: 943 573 464.