Ilarrak merezi duen protagonismoa izango du aurten ere, Astigarragan. Hirugarren urtez, Ilar Eguna antolatu du Baratz elkarteak, Udalaren babesarekin. Hori horrela, ostegunetik igandera, ekintza desberdinak izango dira, ilarra oinarri hartuta: pintxo-potea, eztabaida irekia, bisita gidatuak, azoka... Horrez gain, sukaldaritza lehiaketa ere antolatu dute. Igandean izango da eta antolatzaileek emandako osagaiekin platerik onena prestatzen duenak irabaziko du.
Ordubete, platera prestatzeko
Lehiaketarako, honako ingredienteak izango dira: kilo erdi ilar aletu gabe, oliba olioa (200 cl), hirugiharra, tipula bat, baratxuri fresko bat, bi arrautza eta ura. Antolatzaileek jarriko dituzte beharrezko tresnak: sua, kazuelak...
Bikoteka hartu behar da parte eta gehienez 10 bikotek eman dezakete izena. Partehartzaileek ordubete izango dute platera prestatzeko, 10:00etatik 11:00etara.
Lehiaketan, 10 bikotek hartu dezakete parte. Lehenbailehen eman behar da izena.
Epaimahaia, sukaldari profesional gazteek osatuko dute eta honakoak izango dira sariak: mantel bana eta 5 kg ilar.
Izena lehenbailehen eman behar da: kultur etxean, 943 33 50 72/943 33 50 64; edo baratzelkartea@gmail.com.
Ilar pintxoak, ostegunean
Ostegunean, pintxo-potea izango da. Ilarrarekin egindako pintxoak jarriko dituzte tabernetan. 14 tabernak hartuko dute parte eta lehiaketa izango da beraien artean. Herritarrek botoa emateko aukera izango dute eta igandean jakingo da zeinek irabazi duen. Sukaldari profesional gazteek osatutako epaimahaiak erabakiko du.
Eztabaida irekia eta afariak
Foruma edo eztabaida irekia ere antolatu dute ostiralean: Baratzetik koilarara izenburupean izango da. Roxario jatetxeak parte hartuko du, besteak beste. Gauean, animatzen diren jatetxeek ilar afariak eskainiko dituzte. Roxarion bertan izango da aukera, adibidez.
8 mota desberdin, ikusgai
Aurreko urteetan bezala, bisita gidatuak egingo dituzte baratzeetara. Eliza atzeko lurra utzi die Udalak aurten eta han 8 mota ilar jarri dituzte: Maravilla, Principe Alberto, Rondo, Lincoln, Kelvedon, Precovil, Dulce Provence, eta Roi de conserves. Aurreneko bi motak dira erabilienak hemen. Bertatik abiatuko dira.
Azoka eta kontzertua
Aurreko urteetan arrakasta izan du azokak eta aurten ere hala espero dute antolatzaileek. 20 postu jarriko dira Foru plazan. Barazkiak, ogia, gozoa, txerrikia... euskal produktuak egongo dira salgai. Gainera, Hernaniko Musika Bandaren emanaldia izango da.
EGITARAUA
Maiatzak 15, osteguna
19:00 Pintxo-Potea: Ilarrarekin
egindako pintxoak, Astigarragako Tabernetan. Lehiaketa izango da eta puntuak emateko txartelak egongo dira. Irabazlea, igandean jakingo da.
Maiatzak 16, ostirala
19:00 Forum irekia: Baratzetik
koilarara. Kultur etxean. Roxario jatetxeak parte hartuko du.
20:00 Ilarra menua, Astigarragako jatetxeetan.
Maiatzak 17, larunbata
10:00-13:00, Astigarragako
baratzen bisita, ilar biltze eta
aletzea. Eliza atzetik abiatuta.
Maiatzak 18, igandea
Foru plazan:
10:00-11:00 Sukaldaritza lehiaketa*
10:00-14:00 Ilarra Azoka berezia: Euskal Herriko produktuak.
Jokuak eta familientzako jarduerak.
Sukaldaritza erakustaldia eta lehiaketa. Ilar dastaketa eta Hernaniko Musika Bandaren Kontzertua.
*Parte hartzeko, kultur etxean apuntatu: 943 33 50 72/943 33 50 64 edo baratzelkartea@gmail.com.