Bai! Euskal Herriari ekimenak erakusketa jarri du kultur etxean: Elkar ezagutzetik, elkar aitortzera. Gaur, Joseba Barandiaran plazan egongo da ikusgai (12:00-14:00). Kultur etxean maiatzaren 16ra arte egongo da. Bestalde, astezkenean, GU jatorri anitz herri bat dokumentala emango dute, 19:00etan kultur etxean. Ondoren, tertulia izango da Aitor Oteiza eta Mikel Luloaga ekimeneko kideekin.