Zahartzaroa omenduz, urtero bezala, 80 urtetik gorako astigartarrei omenaldia egingo diete bihar Udalak, Astigar taldeak eta Gure Izarra elkarteak. Berez, 80 urtetik gorako gonbidatu guztiak 200dik gora dira, baina, ohi bezala, denak ez dira ospakizunera animatuko. Aurten, 34garren aldiz egingo da ospakizun hau. Goizeko 09:30etan hasiko da txistulariekin eta ondoren, txaranga, meza, dantza, abesbatzaren emanaldia eta bazkaria izango dituzte.
EGITARAUA
09:30, Txirriskla Txistulari Taldea.
11:30, Txaranga.
12:45, Meza pelotalekuan.
13:30, Astigar Dantza Taldea, Aiztondo Abesbatza eta Txaranga.
Ondoren, bazkaria Gure Izarra elkartean.
Bazkal orduan, Alberro anaiak ariko dira soinuarekin.
Ondoren, amona eta aiton
bakoitzari opari bat emango zaie.