Aritz Zubiriren partidua, gaur

Kronika - Erredakzioa 2014ko maiatzaren 10a

Larunbatero bezala, Galarretan erremonte jaialdia izanen da gaur eta bertan jokatuko du Aritz Zubiri goizuetarrak. Zubirik Otaegirekin jokatuko du eta aurrez aurre izanen dituzte Matxin VI eta Larrañaga. Jaialdia 16:00etan hasiko da eta goizuetarrarena laugarren partidua izanen da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!