Maiatzaren 31n, Ziklo maratoia izango da Joseba Barandiaran plazan, gaueko 21:00etatik 00:00etara, eta izenematea zabalik dago. Ordu eta erdiko bi txanda izango dira eta txanda bakoitzean 40 pertsona ariko dira. Txanda bakoitza 6 euroan dago eta txanda batean bakarrik eman daiteke izena. Kiroldegian apuntatu behar da.