Ekainaren 9tik 20ra, ikastolako ordutegia murriztu egiten denez, Jolas-Txiki zerbitzua eskainiko du Kiroldegiak 2-5 urteko haurrentzat. Astelehenetik ostiralera izango da, 14:00etatik 16:30etara. Izena emateko epea astelehenean irekiko da. Prezioak: 51 euro bazkideek eta 57 euro bazkide ez direnek. Informazio gehiago: 943 33 36 76 edo kiroldegia@astigarraga.net.