Aurkezpena egingo du gaur Gure Esku Dago Astigarraga taldeak. Bertan, Astigarragako pertsona ezberdinak bilduko dira erabakitzeko eskubidearen alde.
Ekimena 13:00etan izango da Joseba Barandiaran plazan. Prentsaurrekoa emango dute lehendabizi, talde berri honek hilabetean zehar egingo dituen ekintzak plazaratuz. Eta prentsaurrekoaren ondoren, herritar guztiekin argazki bat aterako dute.