Pop rock topaketa izango da gaur Astigarragan. Gipuzkoako sei musika eskoletako 100 ikasle inguru elkartuko dira bertan. Hain zuzen, Arrasate, Beasain, Legazpi, Pasaia, Villabona eta Astigarragako 12 taldek hartuko dute parte. Pop rock doinuak entzuteko aukera izango da, beraz, beraien eskutik. Foru plazan izango da topaketa, arratsaldeko 17:00etatik 20:30etara. Norberto Almandoz musika eskolak antolatu du, Udalaren laguntzarekin.