“Geroz eta gehiago dira kanpokoak”

Kronika - Erredakzioa 2014ko mai. 10a, 02:00

Sagardoaren Lurraldeak balorazio positiboa egin du txotx denboraldiaren inguruan.

Txotx denboraldia bukatu den honetan, Sagardoaren Lurral­deak balorazio positiboa egin du. Azaldu du, aurten nabarmentzekoa dela txotx irekiera ekitaldian izan zen atzerriko medioen presentzia haundia. “Horrek, aurten eskualdeko sagardotegietara nazio mailako eta atzerriko bisitarien kopurua haunditzea eragin du”, dio. Kri­sia­ren eragina, gehienbat, gi­puz­koarren artean nabaritu dela nabarmendu du: “Berta­ko­en sagardotegietarako joan-etorria jaitsi egin da”. Sagardo­tegiak beteta egon dira larunbat eguerditan eta sagardotegietan antolatu dituzten probaketek arrakasta haundia izan dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!