Azken partidua gaur, etxean

Kronika - Erredakzioa 2014ko maiatzaren 10a


Mundarrok etxean jokatuko du gaur, ligako azken partidua. Munibe izango dute aurrez aurre, 16:00etatik aurrera, Zarkumendegi zelaian. Astigartarrek ez dute ezer jokoan, baina garaipenarekin agurtu nahi dute denboraldia. Gainera, postu bat beherago dagoen taldearen aurka jokatuko dute eta hiru puntuko aldea bakarrik izanik, neurketa interesgarria izango da. Irabazi, berdindu edo galdu, 10garren postuan bukatuko du denboraldia Mundarrok.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!