Bihar sartuko dira pelotari hernaniarrak Berria Txapelketako final zortzirenetan

Kronika - Erredakzioa 2014ko maiatzaren 10a


Lehengo urteko emaitza onei esker, aurtengoan, pelotari hernaniarrak zuzenean sartu dira XI. Berria Txapelketako final zortzirenetan. Bihar jokatuko dituzte lehenengo partiduak, goizeko 10:45etatik aurrera, Hernaniko kiroldegiko frontoian. Iruñeako Oberena klubaren aurka jokatu beharko dute. Honek Amorebietako Lagun Onak klubari irabazi dizkio prebiako 3 partiduak, eta beraz, giro polita izango da bihar kiroldegian. Kadeteetan jokatuko dute Pagola-Lazkanok, Oberenako Garcia-Cordonen kontra. Jubeniletan ariko dira Labaka-Erasun, Oberenako Jamar-Iruritaren kontra. Eta seniorretan, Ojuel-Lizeaga, Oberenako Lopez-Etxegoien kontra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!