Zumitza TTT taldeko 3 atleta 3 probatan ariko dira asteburu honetan. Batetik, Xabat Aizpioleak Tarragonako Ironcat-en hartuko du parte gaur. Bertan egin beharko ditu 3.800m igeri, 180 km bizikletan eta 42.200m korrika. Bihar, berriz, Urko Indabereak eta Imanol Sagarzazuk Salouko Extrememan-en egingo dituzte 1.900m igeri, 90 km bizikletan eta 21.100m korrika. Gainontzeko taldekideek Debako triatloi sprintean hartuko dute parte. Nabarmentzekoak dira, bestalde, taldeak lehengo asteburuan Senperen lortutako emaitza onak. Triatloi denboraldia bikain hasi zuten erlojupeko talde mixtoak, erlojupeko gizonezkoen taldeak, triatloi sprin errelebo taldeak, eta triatloi sprintean eta triatloi olinpikoan parte hartu zutenek.