Sagardo probaketa, perretxiko erakusketa, trikitixa txapelketa eta pelota patiduak besteak beste, gaur

Kronika - Erredakzioa 2009ko ira. 20a, 02:00

euskal Jaiak gaur jarraituko dute Hernanin, hirugarren egunez, duela 100 urte bezalaxe.

Gaur ere egun beteko jaia izango da, herriko taldeek beren onenak prestatu baitituzte okasiorako. Diana­rekin esnatuko da herria eta hortik aurrera izango da au­kera herrian eguna pasa­tzeko, batetik sagardoa, bestetik pelota partiduak; bazkaririk ere ez da faltako...


Sagarra eta Sagardoaren Festa plazan

Goizeko 10:30etatik aurrera sagar eta sagarrarekin egin­dako produktuen era­kusketa izango da plazan: Zabaloenea baserriko Ma­nuel Iradiren produktuak, Erroxali baserriko Mari Carmen Urangaren pro­duk­tuak eta Diputazioak Hondarribian duen Zubieta saileko produktuak izango dira ikusgai. 11:00etan sagardoa pro­ba­tzeko aukera izango da, 1.800 botila guztira. Eda­lontzia erosi behar da 4 euroan. Edalontziarekin ba­te­ra pintxo bat hartzeko txartela emango dute eta 12 txarteltxo. Hartzen den sa­gar­­do tragoxka bakoitzeko txar­teltxo bat eman beharko zaio sagardogileari. Gehia­go nahi duenak beste 6 txar­tel hartzeko aukera izango du euro bat ordain­duta. Sistema berri honen helbu­rua da, batetik jen­deak neu­rriz eda­tea, eta bestetik, sa­gardoa merezi duen erres­petoarekin eta patxadarekin edatea. Ondoren, Barkaiz­tegi sa­gar­­do­tegiko Joxe Mari Iri­za­rrek erakutsiko du garai ba­tean sagarra nola jotzen zen.


Perretxiko garaia

Urretxa Mikologia Elkartea fuerte hasia da perretxikoak biltzen eta gaur bistan jarriko ditu azkenaldian bildutako perretxiko berezi eta ederrenak. Elkarteko kideak ere bertan izango dira perretxikoen inguruko azalpenak ematen, galde­tzen duenari. Erakusketa Plaza Berrin jarriko dute goiz eta eguerdi partean.


Trikitilari Txapelketa

Musikak ere izango du bere lekua plazan, izan ere, Gazteen 11garren Trikitixa Txapelketa izango da gaur, 12:00etatik aurrera. An­doain, Aia, Zizurkil eta Hernaniko sei bikote igoko dira ohol­tzara beren onenak ematera. Hernaniko biko­teak hona­koak dira: Irati Ugalde pan­deroarekin eta Amaia Muji­ka trikitiare­kin, eta Ainhoa Errazkin pande­roarekin eta Olatz Jaka tri­kitiarekin. Hiruna pie­za joko ditu bikote ba­koitzak: trikitixa, porru­salda eta fandangoa edo arin-arina.


Pelota partiduak Tilosetako frontoian

Eguerdian Tilosetako fron­toian pelota partiduak jo­ka­tuko dituzte; emaku­meek lehenengo, palaz, eta gizonek ondoren, eskuz.


Bazkaria Atsegindegin eta ‘Dultzemeneoa’ Tilosetan

Eguerdian bazkaria izango da Atsegindegin, Kaxko elkarteak antolatuta. Ilun­tzean dantzaldia Tilosetan, dultzemeneoan ibil­­tzeko, Mu­­­sika Bandare­kin eta Txistulari Bandare­n esku­tik. 21:45etan bu­ka­tuko dira aurtengo Eus­kal Jaiak, Tilosetan dauden guztiak kantuan egin eta zezen suzkoa atera eta gero.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!