Urtero bezala, Martutenera martxa antolatu du Galtzaurrek. Maiatzaren 17an, gaur zortzi izango da martxa. Goizeko 09:30etan abiatuko dira egoitzatik eta Martutenera joan-etorria egingo dute. Ordu beteko buelta izango da, gutxi gorabehera. Ondoren, hamaiketako ederra egingo dute. Martxan eta hamaiketakoan parte hartu nahi duten guztiek apuntatu egin behar dute, Egoitzan apuntatu behar da. Bestalde, hilabete honetan bukatuko da kuota ordaintzeko epea.