Elur Txori elkarteak, urtero bezala, Hernani-Leitza martxa antolatu du ekainaren 1erako. Aurtengoa 55garrena izango da. Edonork hartu dezake parte bertan, baina aurretik izena eman behar da elkartean jarrita dagoen zerrendan, maiatzaren 23a baino lehen. Ekainaren 1ean irteera goizeko 05:00etan hasiko da, eta Leitzara iritsitakoan, dutxatu eta bazkaltzeko aukera izango da Berastegiko Arregi jatetxean.