Hemeretzi pieza harrapatu zituen 4 ordutan, eta berak irabazi du Gipuzkoako lehenengo manga. Kepa Alberdi hernaniarrak 14 kg arrai ekarri zituen lehorrera, David Tartane bigarrenak baino 2 kg inguru gehiago. Bihar dute bigarren eta azken manga, Jaizkibelen, eta hor erabakiko da zein den txapelduna Gipuzkoako Urpeko Arrantza Txapelketan.
Txapelketan harrapatutako
75 kg arraiak Janari Bankuari eman zitzaizkion, beti egiten den bezala
Lau orduko proba, Orion
Orion jokatu zen maiatzaren 1ean lehenengo manga, eta Alberdi hernaniarrak, ASPAS klubekoak, 21.175 punturekin lortu zuen txapela. Bigarrenak, Real Sociedadeko David Tartanek, 18.395 puntu lortu zituen, eta hirugarrenak, Real Sociedadeko Alez Sarriasek, 15.155 puntu lortu zituen.
Alberdik berak arrantzatu zituen pieza gehienak, 19 pieza, Tartanek 17 pieza eta Sarriasek 16. Laugarren geratu zen Iñigo Atxak arrantzatu zuen piezarik haundiena, 1.605 gramoko Akerra (muxar klase bat). Alberdik berak lortu zuen bigarren piezarik haundiena, 1.470 gramoko muxarra. Ranking horretan ere hirugarren, Sarrias 1.435 gramoko muxarrarekin. Igeldoko harkaitzetan ibili ziren lau orduz, hasi Orioko hondartzatik eta Haizearen Orrazia bitarte guztian.
Guztira 23 arrantzalek parte hartu zuten, eta harrapatutako 75 kg arraiak Janari Bankuari eman zitzaizkion, txapelketa hauetan beti egiten den bezala.
Euskal Herrikoa, bi egunez
Gipuzkoatik 7 onenak joango dira Euskal Herriko txapelketara, maiatzaren 31 eta ekainaren 1ean.