Alex Ugalde gazteak lehenengo aldiz nagusien mailan neurtuko ditu abildadeak, lau egunez, Asturiasen, Espainiako txapelketan, eta mailarik altuenean. 150 arrantzale ari dira, bi egunez, Piloña errekan, Sella ibaiaren adar nagusian. Gaur arratsaldean bukatuko dute.
Euskadikora, Gipuzkoakoan 9garren postua lortuta
Maila oso onean ari da Ugalde. Joan den asteburuan Gipuzkoako txapelketan 9garren postuan bukatu zuen, Leitzaranen, eta beste 20 lagunekin batera Euskadiko txapelketarako sailkatu da. Han erakutsi behar ditu, hainbat urtean Epeleko inguruetan ikasitakoak.