Ramos eta Zubimendi gaur Oiartzunen, txapelketa herrikoi haundieneko finalean

Kronika - Erredakzioa 2014ko mai. 10a, 02:00

Larralde eta Zumetaren kontra dute finala, 18:30etan, Oiartzungo frontoian.

Endika Ramos eta Aiheko Zu­bimendi hernaniarrek gaur jokatuko dute Euskal Herriko Pala Txapelketako finala, 1go mailan, Larralde eta Zume­taren kontra.  Pronostiko guz­tien kontra, semifinala ondo merezita irabazi zieten Oskar Lazkano eta Xabi Hueguni, 25-15, txapelketa irabazteko fa­bo­rito nagusiei. Gaur, 18:30­etatik aurrera jokatuko dute finala Oiartzunen, Euskal Herriko txapelketa herrikoi garrantzi­tsuenean.

2garren mailako txapeldun
Inguruetako palista onen­tsue­nek parte hartzen dute txapelketa honetan, hiru mailatan. Iaz, Ramosek eta Zubimendik 2garren mailan irabazi zuten. Gaur, 1goaren bila aterako dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!