63 postu jarriko dituzte gaur Urbieta kalean

Kronika - Erredakzioa 2014ko mai. 10a, 02:00

Bigarren Eskuko Azoka jarriko da, Urbieta kalean, 10:30etatik 13:30etara bitartean. Kotxeentzat itxita egongo da bidea.

Gero eta jende gehiago ani­ma­tzen da, hilabetero, Biga­rren Eskuko Azokan parte har­tzera: bai postua jartzera eta baita ikusmiran edo erostera gerturatzera ere.
Gaurkoan, marka guztiak hautsi dira, 63 postu jarriko baitira, Urbieta kalean, goi­zeko 10:30etatik 13:30ak bi­tartean.

Kotxeentzako bidea itxia
Udaberriaren hasierarekin, eguraldi ona egiten duenetan azoka Urbieta kalean jartzen da. Ondorioz, Udalak Urbieta kalearen zati hori itxi egiten du kotxeentzako.

Denetik erosteko aukera
Gero eta postu gehiago jar­tzen dira Bigarren Eskuko Azokan, eta, beraz, gero eta au­kera zabalagoa dago gustoko zerbait oso modu onean aurkitzeko.
Gaurkoan ere ez dira fal­ta­ko liburu eta diskak, erropak, pi­txiak, mota eta adin guztie­tarako jostailuak... Milaka produktu!

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!