«Tratu onen eskola herrian landu behar da, gazteak gizartearen islada baitira»

Kronika - Erredakzioa 2014ko mai. 10a, 02:00

‘Harremonak’ egitasmoaren esana da prebentziorako modu egokiena tratu onetan entrenatzea dela.  Hernanin lanean ari dira; hezkuntzan hasi zuten ibilbidea, eta herri mailara zabaldu dute azken urteetan.

Herriko ikastetxe, talde eta era­gile diferenteekin tratu onak sustatzea eta sexuen hez­kuntza lantzea da Ha­rremonak egitasmoaren hel­burua. Her­na­nin badira 5-6 ikasturte gaz­te­txoekin lanean ari direla eta ostegunean, honen berri eman zuten Edurne Men­di­zabal eta Ibon Arrizabalagak. Udal or­dez­kari, gu­raso, gaz­te, hez­kun­tza ar­du­radun eta in­teresa zuen he­rri­tarrak elkartu ziren, eki­me­na­ren nondik norakoak eza­gutu eta ba­lorazioa entzu­tera.

Prebentziotik tratu onen eskolara
Hasiera batean emakumeen kon­trako indarkeriaren ingu­ru­ko kezka lantzeko eskatu zi­tzaien Harremonak egitasmo­ko kideei. Edurne Men­di­zaba­lek azaldu zuenez, ema­kumeen kontrako indarkeria geroz eta bikote gazteagotan ematean da.  Harremonak eki­menaren ha­­­sierako pau­suak preben­tzio­an izan zirela azaldu zuen Men­dizabalek, baina be­rehala kontaturatu zirela pre­be­ni­tze­ko modu onena zela erroak iku­­si eta tratu onetan en­tre­na­tzea: «prebentziotik sal­­to egin eta tratu onaz, pla­zerraz hitz egi­ten dugu orain. Hernani pionero izan da, eta DBH 2, 3, 4 eta Batxilergoko le­henengo mai­­lako ikasleekin egi­ten di­tugu saioak. Urtez ur­te jaso du­te formazioa, tailer mo­duan».
Irakasleekin ere egiten dute formakuntza lana, egoera edo arazo ezberdinen aurrean nola jokatu erakusten diete. Zalan­tza­rik izanez gero, taldeko ki­deren bati aholkua eskatzeko aukera ere, izaten dute.

Ikastetxeetatik, kalera
Azken urteetan ikastetxeetatik ka­lerako saltoa eman dute. Izan ere, ikastetxeetan ematen zu­ten formazioak kalearekin, egu­neroko bizitzarekin lotura zu­ze­na izan behar zuela kon­turatu zi­ren, eta beste esparru batzuk lantzea erabaki zuten: «ahol­kularitza zerbitzuak ema­­ten di­tugu hilean behin Pla­­za Fe­mi­nis­taren egoitzan. Talde era­gileekin ere bildu ga­ra... Zilegi Eskolen bitarteaz ere, aritu gara lanean. Herrian bes­te motor batzuk egoteari garrantzia eman diogu. Tratu onen eskola herriko bizitzan txertatu behar da. Hernanin egiten dena egingo dute gazteek»

Aholkularitza zerbitzua
Adinaren arabera, ezberdinak izaten dira gaztetxoek dituzten arazoak, eta Harremonak egitasmoak, aholkularitza zer­bi­tzua es­kaintzen die dituzten ara­zoei inguruan hitz egin edo zalantzak argitzeko: «gazte­txoek lagunartean dituzten ara­zoak kontatzera etortzen dira; koa­drilan izaten dituzten gor­a­be­heren inguruan ere asko gal­detzen dute. Eta adina aurrera joan ahala, bikotea, sexua eta bestelako gaien ing­uruan gal­detzen dute gehienbat.
Gurasoak ere animatzen dira Harremonak ekimenak dei­tutako saioetan parte hartzera. Hauen kezketako bat izaten omen da, seme-alabekin sexua­litatearen gaia nola landu. Plaza Feministan izaten dira bilera horiek eta interesa duen edo­nork hartu dezake parte; mo­mentuz lau dituzte eginak.

‘Etzak lo hartu’ antzerki foruma, ostegunean
Sandiusterri aretoan izango da, 18:00etan
«Guztiok izan gara nerabeak eta guztiok eragiten dugu ne­ra­beengan» zita aitzaki har­tu­ta, herritar guztiak gon­bi­datu nahi ditu Ha­rre­monak ekimenak da­torren asteko antzerki-forumera. Nerabeen inguruko baka­rriz­keta bat antolatu dute, Etzak lo hartu izenburua duena. Bakarrizke­ta mod­u­koa izango da, San­dius­terrin, 18:00etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!