Azken partiduak datorren astean, final zortzirenen aurretik

Kronika - Erredakzioa 2014ko mai. 10a, 02:00

Zazpi partidu jokatuko dira asteartetik ostegunera Tilos 7 Pasan. Final zortzirenetara pasa aurreko azken partiduak izango dira, eta aurtengo lehia estua ikusita, ikusgarriak, seguru.

Lehia polita ikusteko aukera izaten ari da aurtengo Tilos 7 Pasa pala txapelketa herri­koian. Hilabete da txapelketa hasi zela, eta datorren astean bukatuko da ligilla. Hurren­goan, mutilen final zortzire­nak hasiko dira; maiatzaren 19ko astean.
Aurten, lehenengo aldiz, mu­tilek bi mailatan bana­tuta jokatu dute, eta ho­rri esker, oso partidu pare­katuak jokatu dituzte. Final zortzire­nak hasteko astebete falta da, eta oraindik asko dago jo­koan. Neskek, berriz, zuze­nean final erdiak jokatuko dituzte ekainean.

Oreka, bi mailatan jokatzeari esker
Lehenengo aldia izan da aur­tengoa, mutilek bi mailatan banatuta jokatu dutena, eta antolatzaileak oso pozik dau­de emaitzarekin. Partiduak orekatuagoak izan direla diote, eta oraindik ez dagoela argi zein izango diren au­rrera jarraituko duten biko­teak. Maila bakarrean joka­tzen zenean, ligilla bukatu aurretik argi ikusten zen nork segiko zuen final erdie­tara, baina aurten, postu asko tanteoak erabakiko ditu.

Ligilla bukatuta, hurrengo astean hasiko dira mutiletan final zortzirenak. Nesketan, zuzenean 4 bikote pasako dira final erdietara.

1go mailan 12 bikote final zortzirenetan; 2garrenan 16
Datorren asteko partiduak pasata hasiko dira final zor­tzi­renak mutiletan; maia­tza­ren 19ko astean. Bigarren mailan 16 bikote pasako dira, eta lehenengoan 12, jende gutxiago baitago maila ho­ne­tan. Hauen artean 6 one­nak pasako dira zuzenean final erdietara, eta gainon­tze­ko 6 bikoteen artean repes­kako partiduak jokatuko dira final erdietara pasako diren beste 2 bikoteak zein izango diren jakiteko. Bigarren mailan, 8 bikotek egingo dute aurrera.
Nesketan, 4 bikote zuzenean finalerdietara
Nesketan jende gutxiago da­go, eta, beraz, ligilla buka­tu­ta, ez da nesken partidu gehiago egongo ekainera arte. Orduan jokatuko baitira final erdiak. Zuzenean, 4 bikote onenak pasako dira bertara.

7 partidu ligilla bukatzeko
Final zortzirenak hasi au­rretik ligillako azken par­tiduak falta dira. Gehienak, neskenak.
Asteartean jokatuko dute Ixone eta Garbiñek, Amaia eta Alazneren aurka; Txetxo eta Popinek, Iñaut eta Mi­ke­len kontra; eta Maitane eta Uxuek, Loli eta Ixiarren aur­ka. Osteguneko partiduak izango dira: Leire-Amaia/ Amaia-Alazne; Idoia-Iratxe/ Larraitz-Itxaso; eta Maitane-Uxue/ Idoia-Iratxe. Azkenik, os­tiralean jokatuko dute Jonkar eta Nanik, Imaz eta Elizalderen kontra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!