Eider Tolosak eta Alaitz Tejedorrek finala jokatuko dute gaur, Gipuzkoako txapelketan, infantil mailan. Eskolarteko txapelketa da, eta Hernaniko palistek maila polita erakutsi dute orain artekoan. Finala, Azpeitian, arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Aurrean, Oiartzun. Irabazten dutenek Euskal Jokoetan parte hartuko dute.