Mendi martxa igandean, ibilbidea ezagutzeko

Kronika - Erredakzioa 2014ko mai. 9a, 12:02

Igande honetan, mendi martxa bat eginen dute Goizutrail-eko ibilbidea erakusteko. Goizeko 08:00etan abiatuko dira plazatik. Lasterketa egunean boluntario bezala egongo direnei zuzendua dago bereziki, eta azaldu ezin dutenei eskatzen diete antolakuntzarekin kontaktuan jartzeko.

Bestelde, jakinarazi dute ibilbidea markatua dagoela bertan entrenatu nahi duten guztientzat. 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!