Autobusean badago tokia, oraindik

Kronika - Erredakzioa 2014ko mai. 9a, 02:00


Dobera Euskara Elkarteak autobusa jarri du igandean Senperera, Herri Urratsera joateko. Autobusa ateratzeko nahikoa jendek eman du izena, baina oraindik badago tokia. Horre­ga­tik, izen-ematea igandera arte luzatuko da, Dobera elkartean. Autobusa 09:00etan aterako da Atsegindegitik, Biteri ondotik, eta bertara zuzenean agertuta ere, igotzeko aukera izango da, oraindik tokia geldituz gero. Bazki­deentzat 8 euro balio ditu, eta gainontzekoentzat, 10.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!