Josteko tailerra martxan

Kronika - Erredakzioa 2014ko maiatzaren 9a

Berrerabilpen zentroak martxan jarriko du berriro josteko eta konponketak egiteko tailerra.

Nafar kaleko Berrerabilpen zentroak martxan jarriko du berriro ere josteko tailerra.
Asmoa da josten eta konponketak egiten ikastea, lehenago egiten zen bezala. Eskuz nahiz makinaz josten eraku­tsiko da, eta baita puntua edota gantxilloa egiten ere. Hasierako materiala berrerabilpen zentroak berak jarriko du erabiltzaileen eskura.

Ordutegiak, malguak
Ikastaroak astelehenetik ostiralera emango dira, egunean 2 orduz. Baina bakoitzak nahi duen ordu kopuruetarako eman dezake izena. Gutxie­nekoa jarri dute, astean 2 ordu. Gainontzean, nahi izanez gero, egunero, edota astean behin hartu daiteke parte. Apun­ta­tzeko, dendatik pasa edo deitu: 943 50 63 41.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!