Hernaniko atletak markak hausten

Kronika - Erredakzioa 2014ko mai. 9a, 02:00

Lan bikaina egin dute kategoria guztietako atleta hernaniarrek Altzako Herri Biran, Gipuzkoako Txapelketan eta Donostiako Kross Berdean.

Marka ederrak lortzen ari da Hernaniko atletismo taldea. Lehengo asteburuan bikain aritu ziren Gipuzkoako Txa­pel­ketan kadete, jubenil eta junior kategorietako 23 atleta federatu. Beteranoetan ere emai­tza ezinhobeak lortu zituzten.
Bestalde, Altzako Herri Biran Ibai Alba hernaniarrak irabazi zuen, eta Donostiako Kross Berdean Andoni Olaza­girrek 3garren egin zuen.

15 domina lortu dituzte atleta hernaniarrek Gipuzkoako Txapelketan, beterano, kadete, jubenil eta junior mailetan.

15 domina Gipuzkoako Txapelketan
Gipuzkoako Txapelketako le­he­nengo jardunaldia larunbatean jokatu zen, Donostiako miniestadioan. Bertan, Javier Sanchezek (kadetea) zilarra lortu zuen mai­lu jaurtiketan; Unai Rol­danek (juniorra) brontzea, 400m-ko proban; eta Maialen Pavonek (jubenila) bi brontze, pisu eta jabalina jaurtiketan.
Igandean, berriz, Tolosan aritu ziren, txapelketako bigarren jardunaldian, eta honetan ere emaitza bikainak lortu zituzten hernaniarrek. Yoha­nes Merinok (kadetea) urrea lortu zuen 3.000m-tan; Jon Muruak (juniorra) eta Manex Iradik (jubenila) zilarra 800m-tan; Anartz Artola (kadetea) eta Uxue Baiozek (jubenila) zilarra, 3.000m-tan; Maialen Pavonek zilarra, altuera jauzian; Ane Lopez de Arregik (jubenila) brontzea, luzeera jauzian; eta Malen Martinezek (jubenila) brontzea, 100m hesian.
Bestalde, beteranoetan, Xabier Barberenak 1go postua lortu zuen 3.000m-tan, eta Jose Luis Del Solek 2garrena. 800m-tan, Florian Garciak urrea lortu zuen.   

Alba azkarrena Altzan, eta Olazagirre 3garren, Donostian
Bestelako lasterketak ere izan zi­­ren lehengo asteburuan, eta hauetan ere, emaitzak, bikainak.
Batetik, Altzako Herri Biran Ibai Alba atletak irabazi zuen, 8 km-tako zirkuitua 26’18’’-ko denboran eginda, eta Donostiako Kross Berdean, Andoni Olazagirre hernaniarrak 3garren egin zuen 15km-tako lasterketan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!