Portu auzo elkarteak antolatutako udaberri ekintzen barruan, hitzaldia emango du gaur Iñaki Sanz-Azkue Aranzadiko biologo eta irakasleak. Natura eta umeen arteko lotura indartzeko proposamenak egingo ditu, arratsaldeko 19:00etan hasita, Portu Auzo Elkarteko lokalean.
Haurrak dituzten familiei zuzendutako hitzaldia
Ikerketen arabera, natura eta umeen arteko lotura puskatzeak eragin kaltegarriak eduki ditzake haurren osasunean.
Horregatik, lotura hori indartzeko familian, eskolan eta auzo mailan egin daitezkeen ekintzak proposatuko ditu Sanz-Azkuek, eta bertaratzeko gonbidapena egiten zaie guraso, aiton-amona, izeba-osaba eta haurrak inguruan dituzten guztiei, Portu auzokoei edota kanpokoei.
Bihar, Lantziegora
Bestalde, irteera egingo dute bihar Lantziegora auzotarrek.