Lau kidek osatzen dute Demode Quartet taldea: Mikel de la Fuente hernaniarrak, ahotsa eta teklatuetan; Joli Pascualena iruñearrak, ahotsa, gitarra eta gitalelean; Iker Huitzi iruñearrak ahotsa eta kajoi flamenkoan; eta David Rosco urnietarrak ahotsa eta eskusoinuan.
Epa! izena du gaur eskainiko duten emanaldiak. Ahots joku ikusgarri batzuen bitartez, lau kantariek narrazio baten hariari jarraituko diote, helburu batekin: munduko edozein musika motaren atzean euskal doinuak daudela, izan countrya, sanba, bollwywood, pop edo dena delakoa.
Sarrerak erosteko aukera, gaur ere
Emanaldia 20:00etan hasiko da, eta oraindik gelditzen direnez, aurretik sarrerak erosi ahal izango dira, 7 eurotan.