Bihar goizean ibilaldia egingo da ezagutzeko Epeleko Zapadiko eta Itsusadiko putzuak. Bertako narrastien berri jasotzeko aukera ere izango da, Aranzadiko kideo Ion Garin eta Iñaki San Azkuek gidatuko baitute bisita. Goizeko 09:00etan aterako dira Ereñotzuko frontoitik, eta nahikoa da bertara azaltzea, eta hamaiketakoa etxetik eramatea.