Astigarragako patchwork taldeak erakusketa jarriko du gaurtik igandera bitarte, kultur etxean. Azken bi urte hauetan egindako lanak egongo dira ikusgai. Gaur eta bihar, 16:00etatik 20:00etara izango da erakusketa; larunbat eta igandean, berriz, 11:00etatik 13:30etara eta 16:00etatik 20:00etara. Koltxak, tapizak, poltxak, apaingarriak... jarriko dituzte erakusketan.
Bestalde, bi koltxa ere zozketatuko dituzte. Euro batean egongo dira parte hartzeko txartelak salgai.