Mendialdea Mankomunitateak biltzen eta kudeatzen ditu hondakinak Arano eta Goizuetan, besteak beste, eta hainbat ekimen jarri ditu martxan konpostajea bultzatzeko. Ostiralean, hitzaldia emanen dute gaiaren inguruan, Aranon. Arratsaldeko 18:30etan izanen da udaletxeko Batzar Aretoan. Goizuetan, pasa den asteartean eman zuten hitzaldia. Honekin batera, Konposta Eguna antolatu dute Leitzan, gaur zortzi. Autobus zerbitzua jarriko du mankomunitateak Goizuetatik. Izena eman behar da: 948 510 444.
Eskolen Topaketa
Konposta Egunaz gain, Goizueta (Arano), Areso eta Leitzako Eskolen Topaketa ere izanen da egun berean, Leitzan. Herria txandatuz, urtero egiten da eta aurten, 15garren urtea izanen da. Guraso elkarteek antolatzen dute. Beraiek ere autobusean joango dira. 10:15etan abiatuko dira Goizuetatik. Bazkaria ere izanen da eta txartelak erosteko azken eguna asteartea da. Simonen eta Estankon daude salgai.
EGITARAUA - Maiatzak 10, Leitzan
Haur, Guraso eta Eskolen XV. Topaketa eta Konposta Eguna
11:00 Kalejira, plazatik hasita.
11:30 Konpostari buruzko hitzaldia, Manuel Lasarteko gunean.
12:00 Haurrentzako tailerrak, Irrien Lagunak Klubarekin.
14:00 Bazkaria, Karrapen.
16:30 Jokuak, plazan.
18:00 Merendola, plazan.