Larunbatean ibilaldi praktikoa egingo da Epeleko Zapadiko putzura eta Itsusadiko putzura. Anfibio eta narrastiak ezagutu nahi dituenak, aukera izango du goiz pasa eginez, Ion Garin eta Iñaki Sanz-Azkue Aranzadiko kideen azalpenak entzuteko. Goizeko 09:00etan egin dute zita, Ereñotzuko frontoian. Bakoitzak bere hamaiketakoa besterik ez du eraman behar.