Aste honetan Hernanin entzundako leherketak direla-eta, kezka sortu da herritarren artean. UTE Interceptor Lasarte enpresak adierazi du Hernani, Lasarte-Oria eta Usubileko ur zikinak bideratzeko lanetan ari dela, eta leherketak lan horren ondorio direla.
Era berean, azaldu du maiatzaren 12tik aurrera, bi hilabetetan zehar eguneko 2 leherketa egingo direla, 10:30etatik 20:30ak bitartean. Leherketaren aurretik tutua joko da hiru aldiz, eta leherketaren ondoren, behin. Bestalde, leherketa bakoitzaren neurketa sismografikoak egingo dituzte, eta hondakinak atera egingo dira Jauregi bailaratik.