Sagardo Gunea: eskaintza turistiko berri bat, lehena, oraina, eta etorkizuna biltzen dituena... Iparragirre sagardotegian

Kronika - Erredakzioa 2014ko mai. 8a, 02:00


Iparragirre Sagardotegiak Sagardo Gunea aurkeztu du, eskaintza turistiko berri bat Sagardoaren Ibilbidearen barruan. Ekitaldia atzo goizeko 11:30etan egin zen eta jende asko bildu zen, sagardo eta turismo munduko jendea, herritarrak, komunikabideak eta ordezkari politikoak. Arantxa Eguzkitzarekin batean aurkezpen ekitaldian parte hartu dute besteak beste, Maialen Lujanbio bertsolariak aurkezpeneko hiru bertso dotorerekin, Bittor Oroz Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako Sailburuordeak, Koldo Lizarralde Foru Aldundiko Landa Garapen Zuzendariak eta Ibon Aburuza Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteko lehendakariordeak. Horrez gain, Juan Zuriarrain enologoak eta Juanjo Usarraga sukaldariek gidatu dute maridajea eta ondorengo dastatzea, Iparragirreko lantalde guztiarekin batean (informazio gehiago, larunbateko Kronikan).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!