Barandiaran eta Gurutzealde, txapeldun

Kronika - Erredakzioa 2014ko mai. 7a, 02:00

GRAVNI Txapelketa garrantzitsua irabazi dute Xabier Barandiaran eta Oier Gurutzealdek, trinketean, Sub 22 mailan. Gipuzkoaren izenean jokatu dute bi astigartarrek eta 40-17 irabazi zioten finala Bizkaiari. Erraz nagusitu ziren; Barandiaranek hasieratik min haundia egin zuen sakeakin. 12-0 hasi ziren eta inongo momentuan ez ziren arriskuan izan txapelak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!