Etxerat elkarteak ekimen nazional berri bat antolatu du sakabanaketaren aurka eta Buruntzaldeako preso eta iheslarien senideek ekimenaren berri eman zuten larunbatean Usurbilen. Pilotakadaz pilotakada deitu diote ekimenari eta helburu du herrietako frontoiak betetzea, dispertsioaren aurka. Eskualdeko zenbait herritan, kanporaketa herrikoiak jokatuko dira. Edozeinek jokatu dezake horietan eta herri bakoitzetik ateratzen diren bost finalistek Gipuzkoa mailako kanporaketa jokatuko dute ekainaren 29an. Astigarragan ez da kanporaketarik izango. Gertuena, Hernanin izango da, larunbatean, 12:30etan. Elkartasun Eguna ere izango da.