San Joanetarako aurrekontuari eta oposizio deialdiari buruz ariko dira bihar

Kronika - Erredakzioa 2014ko mai. 8a, 02:00


Gobernu Batzordea bilduko da bihar, 09:15etan, 18 punturi buruz hitz egiteko. Tartean: Euskal Trenbide Sareak Ibarluzeko arraun pabilioia erabiltzeko egindako lizentzia eskaera, Galarretako frontoian taberna-jatetxea jartzeko lizentzia eskaera, San Joanetako egitaraua eta aurrekontua onartzea, Portu auzo elkartearen erreklamazioa 2014ko dirulaguntzen banaketaren inguruan, eta Administrazio Oro­korreko Teknikari plaza baterako lehiaketa-oposizio arauak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!