Udaleko Berdintasun Sailak sustatuta, Arremanitz kooperatibak Harremonak proiektua garatu du azken 5 urteetan Hernaniko DBHko 2, 3 eta 4 mailetako ikasleekin, batxilerreko 1go mailako ikasleekin eta hauen guraso, irakasle eta hezitzaileekin. Helburuak dira harremanak hobetzea, tratu onak sustatzea, eta hezkidetza zein sexuen heziketa lantzea. Egindako lanaren berri emango dute gaur, 18:30etan udaletxeko areto nagusian, eta azaltzeko dei egiten diete gurasoei, gazteei, irakasleei...