«Bi urte hauetan egin ditugun lanak egongo dira: koltxak, tapizak, poltsak...»

Kronika - Erredakzioa 2014ko mai. 7a, 02:00

Astigarragako patchwork taldeak erakusketa jarriko du bihartik igandera, kultur etxean. Bihar eta ostiralean arratsaldez egongo da (16:00-20:00); asteburuan, goiz eta arratsaldez.

Patchwork erakusketa ja­rriko dute bihartik igandera, kultur etxean. Bi urtetik behin egin ohi du erakusketa Astigarragako patchwork taldeak eta aurtengoa, zazpi­garrena izango da. Ana Itu­rregi taldekideak Kronikari azaldu dioenez, azken bi urte honetan egindako lanak ja­rriko dituzte ikusgai: kol­txak, tapizak, poltsak, estu­txeak, dekoratzeko gauzak, apaingarriak, panpinak...

Iturregiren etxean, astero
Astigarragako patchwork tal­dea, sei lagunek osatzen dute: Astigarragako bi lagun, eta Her­nani, Donostia, Aia eta Zi­zurkilgo lagun bana dira. Itu­rregik kontatu duenez, Do­nostian, denda batean hasi ziren patchwork ikastaro bat jasotzen eta irakasle gabe ge­ratu ziren. «Han genbiltzan ba­tzuk jarraitzea pentsatu ge­nuen. Nik ume txikiak nituen eta esan nien, bil­tze­kotan, ne­re etxean izango ze­la egokiena neretzat, eta ha­laxe hasi gi­nen. Ordutik, Astiga­rragan, etxe­an biltzen gara eta harre­man berezia egin dugu. Berez, josteko elkartzen gara, baina gauza askotaz ere hitz egiten dugu. Hori ere bada, patch­workaren espiritua», dio.
Beraien kontura aritzen dira: «Irakasle oso oso ona izan genuen. Oinarriak oso ondo erakutsi zizkigun eta horrek asko lagundu digu. Funda­men­tala izan da. Ordu­an, oso jende gutxik zekien teknika hau. Urteekin asko zabaldu da patchworka eta gaur egun, aldizkari, liburu, foro, denda, feria... pila bat daude; infor­mazio asko dago interneten ere. Horrekin ja­rrai­tzeko aukera izan dugu gure kabuz». Hala ere, Euskal Herrian ez dagoela hain za­baldua nabar­mendu du. «Es­ta­tu mailan, Bartzelonan eta Madrilen asko lantzen da, baina hemen ez hainbeste. Ni honen inguruko informazioa bilatzen ere ibili naiz eta Euskal Herrian ez da inoiz halako kulturarik izan. Beste oihalgintza mota bat bai, baina hau ez».

«Koltxa bat egiteko, urte bete behar da»

Zaletasuna konpartitzeko
Aurreneko erakusketa orain dela 14 urte egin zuten eta 600 pertsona ibili ziren. Nor­ma­lean arrakasta izaten du era­kusketak eta aurten ere hala espero dute. Beraien helburua da, egiten dituzten lanak ka­le­ra ate­ratzea. «Zure zale­tasuna da eta nahi duzu zuri hain­beste gustatzen zaizun hori bes­teekin konpartitu. Nahi duzu gustatzea, zuri gustatzen zaizun bezala», dio Iturregik.
Erakusketa bi urtetik behin egiten dute, denbora behar iza­ten dutelako gauza berriak egiteko. «Izan ere, erakuske­tan beti, gauza berriak jarri nahi izaten di­tugu. Eta koltxa bat egiteko, urte bat behar du­zu. Azkene­an, gu ez gara ho­ne­tara dedikatzen, denbora libre­an egin behar duzu pixkanaka».

Partxeekin egindako lana
Patchwork ingelesezko hitza da, eta euskeraz izango litza­teke, partxeekin egindako lana. «Tela zati desberdine­kin, lan bat egitea da. Koltxa bat, tapiza, poltsa... Jatorri­an, behar batek sortua da. Zati zaharrak aprobetxatuz, gauza berri bat egitea. Eta mundu guztian ikusten da teknika hau erabili dela. Kon­tua da, gero, leku ba­koitzak bere ikutua daukala, bakoitzak bere kulturaren ezaugarriak ditu», dio Iturre­gik. Hemen, batez ere, Estatu Batuetakoa zabaldu da.
Patchworkak, hiru kapa izaten ditu. Aurrena egiten da kanpokoa, eman nahi den kolore eta itxurarekin. Biga­rren kapa, algodoia edo guata izaten da. Eta azkena, beste tela zati bat. Tela liso bat jarri daiteke edo hau ere, patch­work teknikarekin landu daiteke, nahi den erabile­ra­ren arabera. Hiru kapak har­tuta, akoltxatu egiten da; bolu­mena ematen zaio. Aplikazioak ere egin daitezke. Patchworka eskuz egiten da, normalean.

Bi koltxa, zozketan
Ohi bezala, zozketa ere egingo dute azken egunean, igan­dean. Oraingo honetan, bi koltxa zozketatuko dituzte. Euro baten truke egongo dira zozketarako txartelak. «Berta­tik ateratzen den diruarekin ma­teriala erosiko dugu hu­rren­go erakus­ketan zoz­ke­tatuko den koltxa egiteko».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!