Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa datorren asteburuan hasiko da. Astigarragak maiatzaren 25ean ekingo dio txapelketari, bigarren eliminatorioan, iaz aurreneko zortzien artean geratu baitzen. Arrasate izango du aurrez aurre eta han hasiko da neurketa. Denera, 23 herri izango dira lehian.